lunes, 26 de mayo de 2014

NO A LOS RECORTES EN EDUCACIÓN DE ADULTOS / HELDUEN HEZKUNTZAN MURRIZKETARIK EZ

Hezkuntza Sailak Helduen Hezkuntzako 2014-15 ikasturteko behin-behineko lanpostu zerrenda argitaratu du eta lanpostuen %40 murrizketa suposatzen du. Ondorioz, formakuntzaren behar handiena duten helduei eskaintza neurri berean murriztea suposatzen du.


  • Helduen Hezkuntzako zentruek egiten duten egungo eskaintza hurrengoa da:
  • Alfabetizazioatik DBH graduatura
  • Goi mailako Lanbide Heziketa zikloetarako sarbide probaren atal orokorra edota espezifikoaren prestakuntza.
  • 25 eta 45 urteko gorakoentzat Unibertsitatean satzeko probaren prestakuntza
  • Atzerritarrentzako euskara edota gaztelera irakasteko programak
  • Hizkuntzen ikaskuntza errazteko programak (A1 eta A2 mailak erreferentzia izanez)
  • Informazio eta komunikazio teknologietan sarbidea, ezagutza eta erabilera sustatzeko programak
  • Kultura humanistikoa eta artistikoa garatzen dituzten programak

Krisi-garai hauetan, pertsona heldu askok bide bat aurkitu dute EPA-ren eskaintzan lan-merkatura bueltatzeko. Asko dira ere bere garaian heziketa-sistema utzi zuten gazteak eta gaur liburuak berriro ere hartzen dituztenak gure zentroetan. Halaber, bere inguruneko hizkuntza ezagutzea behar duten atzerritarrak datoz, horrela integrazio eta lan-bilaketa aukera izateko. Bizitza sozial, kultural, politiko eta ekonomikoko parte-hartzerako bere ahalmena garatzen laguntzen dien heziketa bilatuz datozen pertsona helduak aipatu ditzakegu ere.


Pertsona guzti horiek gure zentruetan jarraitzeko aukerak murriztuta daukate.


Murrizketa horiek gelditzeko hurrengo estekatik eskatu dezakezu :